Elurrak ez du KORRIKA eten! Nahiz eta gauerditik aurrera Araba eta Nafarroa zuriz jantzi, euskararen epeltasunean eta korrikalarien babesarekin aurrera egin du KORRIKAK. Sakana inguruan elurpean egin ditu orduak, baina hori ez da oztopo izan lekukoa eskuz esku ibiltzeko. Goiz osoa eman du Iruñerrian barrena, herriz herri eta auzoz auzo zabaldu dute euskararen aldeko aldarria. Jendetza batu da KORRIKAra eta Nafarroa euskaldunaren aldeko oihuak izan dira nagusi. Zizur Nagusia, Astrain eta Obanosekin igaro da, baita Utergatik ere. Bertatik lehen aldiz pasatu da, gainera.
Arratsaldean, Garesko kaleak hartu ditu KORRIKAk. Duela 3 urte bertatik abiatu zen 21. edizioa eta gaur ere kaleak txiki gelditu dira. Asko eta asko izan dira Euskal Herriko hainbat bazterretatik hurbildutako euskaldun eta euskaltzaleak. Hegoalderantz hartu du bidea eta iluntzean Tafallaren txanda izango da.
Bideo-kronikan gaurko momenturik berezienak bildu ditugu:
Hemen gaurko egunak utzitako irudiak:
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!