Harrera beroa izan du gauerditik KORRIKAk Leitzan sartu orduko. Joaldunek eta Hartzak lagundu dute Ituren eta Zubietan, eta Lekeitioko Deabruen piroteknia jolasak ere agurtu du lasterketa. Goizaldean Xareta igarota, Lapurdiko lurrek egin diote ongietorria euskararen aldeko aldarriari. Gazteek eta helduek, bizikletak eta bestelakoak, eskuz esku bultzatu dute lekukoa Baiona hiribururaino, eta BAB atzean utzita, kostaldetik aurrera darrai, azken txanpan, Gipuzkoarantz. Eguraldia lagun ez bada izan ere goizaldean, egun ederra igaro dute lasterkariek, eta giro goxoak bihar Donostiaraino lagunduko gaituela aurreikusi dugu. Ez hutsik egin biharko hitzordura, 12:30ean Boulevarden ikusiko dugu elkar! Euskal Herria, bihar ozen entzun dadila gure aldarria. Gora AEK! Gora KORRIKA! Gora Euskal Herria euskalduna!
Hemen egunak iruditan emandakoa:
Eguneko argazki galeria:
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!