Eguraldia lagun ez badugu izan ere, lehendabiziko gauean Hego Uriben eta Durangaldean tinko eutsi diote korrikalariek lekukoari Gipuzkoara ailegatu arte. Behin Eibar eta Elgoibar pasata, Deba ibarrean gora, kazkabarra eta euria tarteko, elurrak harrapatu gaitu Urbina inguruan. Magikoa izan da lasterketari eutsi dion taldetxoaren ausardia, eta Gasteizek ongi etorri hotz bezain beroa egin dio KORRIKAri. Hamar irribarre ehun bihurtu dira, eta gero mila, errepide bazterretan, eta tropela demasa izan da Gasteizko hogeitaka kilometroetan. Gauarekin bat, euskararen aldeko aldarria Agurainerantz doa, gauerdiak Sakanara ailegatzen harrapatzeko. Bihar KORRIKAk Iruñea hartuko du.
Bideoan bildu ditugu gaurko irudirik berezienak:
Eta gaurko argazki galeria hemen dago ikusgai:
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!