Trixerta Korrika44 Trixerta Korrika44
APIRILAK 10. Gora KORRIKA!

APIRILAK 10. Gora KORRIKA!

Eskerrik asko Euskal Herria! 22. korrika izugarria izan da. Martxoaren 31an Amurrion abiatu eta Donostiara iritsi arte hamaika une ahaztezin bizi izan ditugu. Euskarak jendartea bildu du KORRIKAren baitan, eta azken kilometroetan ere une bereziak bizi izan ditugu. Lapurdi atzean utzi eta Gipuzkoara egin du jauzi gauez. Bidasoa inguruetatik egin ditu lehendabiziko orduak eta ondoren Oarsoaldeara sartu da, Oiartzun, Lezo eta Pasaia zeharkatu ditu, besteak beste. Albaolan ere ibili gara KORRIKA. Goizeko lehendabiziko orduetarako KORRIKA Donostian egon da, auzoz auzo eta eskuz esku ibili da lekukoa. Azkenik, mezuaren egileak irakurri duen arte.

Eguneko irudiak bideo-kronika:

 

Argazki bilduma:

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!