10. Korrika. Korrikako misterioak 1980an 1. edizioa ospatu zenez geroztik, milaka istorio pasatu dira, ikusi duzuen bezala. 17 urte igaro dira eta, azkenean, iritsi gara bi zifretara! Korrikaren 10. edizioa 1997ko martxoaren 14an hasi zen Arantzazuko santutegian, eta, 2.150 km egin ostean, martxoaren 23an amaitu zen Bilbon, “Euskal Herria Korrika” lelopean.