Trixerta Korrika44 Trixerta Korrika44

APIRILAK 10. Gora KORRIKA!

Eskerrik asko Euskal Herria! 22. korrika izugarria izan da. Martxoaren 31an Amurrion abiatu eta Donostiara iritsi arte hamaika une ahaztezin bizi izan ditugu. Euskarak jendartea bildu du KORRIKAren baitan, eta azken kilometroetan ere une bereziak bizi izan ditugu. Lapurdi atzean utzi eta Gipuzkoara egin du jauzi gauez. Bidasoa inguruetatik egin ditu lehendabiziko orduak eta ondoren Oarsoaldeara sartu da, Oiartzun, Lezo eta Pasaia zeharkatu ditu, besteak beste. Albaolan ere ibili gara KORRIKA. Goizeko lehendabiziko orduetarako KORRIKA Donostian egon da, auzoz auzo eta eskuz esku ibili da lekukoa. Azkenik, mezuaren egileak irakurri duen arte.

Eguneko irudiak bideo-kronika:

Argazki bilduma:

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

APIRILAK 9. Lapurdin barrena, Baiona igaro du KORRIKA-k. Bagoaz Donostia!

Harrera beroa izan du gauerditik KORRIKAk Leitzan sartu orduko. Joaldunek eta Hartzak lagundu dute Ituren eta Zubietan, eta Lekeitioko Deabruen piroteknia jolasak ere agurtu du lasterketa. Goizaldean Xareta igarota, Lapurdiko lurrek egin diote ongietorria euskararen aldeko aldarriari. Gazteek eta helduek, bizikletak eta bestelakoak, eskuz esku bultzatu dute lekukoa Baiona hiribururaino, eta BAB atzean utzita, kostaldetik aurrera darrai, azken txanpan, Gipuzkoarantz. Eguraldia lagun ez bada izan ere goizaldean, egun ederra igaro dute lasterkariek, eta giro goxoak bihar Donostiaraino lagunduko gaituela aurreikusi dugu. Ez hutsik egin biharko hitzordura, 12:30ean Boulevarden ikusiko dugu elkar! Euskal Herria, bihar ozen entzun dadila gure aldarria. Gora AEK! Gora KORRIKA! Gora Euskal Herria euskalduna!

Hemen egunak iruditan emandakoa:

Eguneko argazki galeria:

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

APIRILAK 8. Gipuzkoan, euskalgintzak eutsi dio lekukoari goizean goizetik!

Argia astekaria izan da lekukoa hartu duenetariko bat goiz partean, Lasarten, 1.990 kilometroan, eta ia segidan Pirritx, Porrotx eta Marimotots aritu dira lasterka, 22. korrika omendutako pailazoak. Gero, argazkiak ateratzeko, zorion mezuak grabatzeko eta muxuak banatzeko astia ere hartu dute... Euskal Herriak nola ez die ba eskertuko lagun hauei maitasunez egiten duten lan bikaina, eta ez soilik euskalgintzan!
Bi herri aurrerago ere, Martin Ugalde kulturgunean falta ezin zen sartu-irtena egin du KORRIKAk, eta Berriako langileak ere han izan dira Donostiara hurbiltzen ari den lekukoari bultzadatxoa emateko. Andoainen, Tolosan, Azpeitian zein Azkoitian... zenbaezina izan da KORRIKAri eta euskarari babesa adierazi dioten herritarren kopurua. Iluntzean Beasain pasata, berriz ere Nafarroa Garaira bidean gara, azken aurreko euskal hiriburuari bisita egiteko bihar, Baiona, alegia. Helmugara iristen ari gara, mila esker Euskal Herria!

Hemen eguneko irudiekin osatutako bideo-kronika:

Gaurko argazki galeria:

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

APIRILAK 7. Indarrez lepo agurtuko du KORRIKAk Bizkaia!

Ezkerraldetik,Portugaleteko zubitik igaro eta harrera beroa jaso du euskararen aldeko aldarriak kostaldean. Itsasoa indartsu iratzarri zaigu, egun argitsuarekin batera, eta eskoletako haurrek hartu dute tropela laguntzeko ardura goiz osoan zehar, bai Uribe Kostan, bai Uribe Butroen. Gernika hauspo betean igarota, kostaldera abiatu da berriz KORRIKA, berriz, kostaldetik euskal ipar-mendebaldea agurtzeko.

Lekeition  furgonetetako loreak berritu dizkigute, Donostiara dotore iristeko. Eskerrik asko ohiturak mantentzeagatik! Koloreak eta loreak, loreak eta koloreak euskarari bidea zabaltzen!

Hemen egunak emandakoa bideo-kronikan:

Eguneko irudiak:

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

APIRILAK 6. Paisaia elurtuetatik Bilboko jendetzara!

Abian da Korrika etenik gabe, eta kolore guztiek hartu dute gaurkoan lekukoa: Sahararen aldeko aldarriek izan dute aurrera egiteko ardura Arratian, Txorierrin 99 urteko emakumeak jaso du erreleboa, jendetza pilatzen joan da, eta lehertu egin dira kaleak Erandiotik Bilbora iristerako. Izugarria izan da Bizkaiko hiriburuan euskararen aldeko aldarriak izan duen sostengua, korrikalari guztiak pasatzeko minutuak behar baitzituzten karriketan zeuden amonek eta aitonek. Gauerdia pasata, Nerbioi ere pasako du, eta Bilboko kostaldeko kilometroak izango ditu lagun lasterketak. Eguraldia ere aldeko jarri dela dirudienean, dena dugu alde eta dena dugu irabazteko Euskal Herrian! Biba Korrika eta biba AEK!

Eguneko irudiak bideo-kronikan bildu ditugu:

Hemen eguneko argazki bilduma: