Trixerta Korrika44 Trixerta Korrika44

Historia

Image

19. Korrika

  • Urepeletik Bilbora
  • 2015ko martxoaren 19tik 29ra
  • Leloa: Euskahaldun!
ABESTIA:
Image

Goraka doa Korrika; maila indibidualetik kolektibora KLIKA egin zutenekoa.

Korrikaren 21. edizioa 2019ko apirilaren 4an hasi zen Garesen, eta, 2.560 km egin eta gero, apirilaren 14an amaitu zen Gasteizen, “KLIKA” lelopean. Omendua Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi izan zen, euskara batuaren sortzaile nagusietako bat. Musika-kontuez, Mad Muasel, La Furia eta Fermin Muguruza arduratu ziren, eta “Klika” abestia sortu zuten.

19. KORRIKAren mezua

EUSKAHALDUNDU! 

“Herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen” zioen Amets Arzallusek Korrika 18ren amaieran, Baionan. “Herri hau euskaraz pentsatzen ahal dugu, edo ezin dugu pentsatu”, berretsiko genuke orain: euskahaldundu gaitezen.

Euskal Herria euskalduntzeko norberaren eta taldearen ahalmenean sinetsi eta erabil dezagun ahalmen hori. Ahaldundu gaitezen Euskararen eta euskalgintzaren egoeraz. Batu ditzagun nire, zure, haren ahalegin pertsonalak eta biderka dezagun gure ahalmena auzolanean. Egin dezagun eta eragin. Eta egin eragin.

Euskaldun eta euskaltzale guztiok osatzen dugu Euskal Herria, Euskararen Herria. Eta horixe aldarrikatu nahi dugu: guztion artean, auzolanean eta elkarlanean, lortu ahal dugula euskaraz biziko den herria, euskalakariz osatutako herria. Herri honek auzolanean eta elkarlanean lorpen handiak egin ditu -Korrika bera, esaterako- eta iraganean bezala gaur egun ere eskuzab ala eta ahaltsua dela frogatuko du. Hori da Korrikaren eta AEKren nahia.

Eta nahia ahala da. Ahalmen pertsonala eta kolektiboa: norbanakook auzolanean zein erakundeekin eta instituzioekin batera elkarlanean. Dakienak erabiltzeko eta ez dakienak ikasteko ahala; ikasteko eta erabiltzeko eskubidea bermatzeko ahala; euskaltegiak ikaslez betetzeko ahala; euskal kultura hedatzeko eta euskal hedabideak aupatzeko ahala; euskara taldeak laguntzeko eta euskalgintza babesteko ahala..

Korrika 19k ahalmen metaketa izan nahi du, eduki ahal du. Bide berrien abiapuntu. Gutako bakoitzaren eta gu guztion nahiak eta ahalak, auzolanak eta elkarlanak eragingo baitu Euskal Herria, benetan, Euskararen Herria izatea .Korrika 19k ahalmen metaketa izan nahi du, eduki ahal du. Bide berrien abiapuntu. Gutako bakoitzaren eta gu guztion nahiak eta ahalak, auzolanak eta elkarlanak eragingo baitu Euskal Herria, benetan, Euskararen Herria izatea.

Omendua

19. Korrikak Durangoko Azoka omenduko du.

Korrikaren mezuan diogun legez, herri honek auzolanean eta elkarlanean lorpen handiak egin itu. Zalantzarik gabe, horietako bat da Durangoko Azoka. Azokak ia 50 urteko ibilbidea dauka, 2015ean, 19.Korrika burutuko den urtean, alegia, beteko baitu mende erdia.

Durangoko lehenengo euskal liburu eta disko azoka 1965ean egin zen, abenduan ez ezik, azaroaren 1ean ere bai, Domu Santu egunez. Sortu berri zen Gerediaga Elkarteak antolatu zituen ekitaldien artean lehenengoetarikoa izan zen berau.Frankismoaren diktadurapean azoka hark helburu nagusi eta argia zuen: Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea.

Azoka etengabe haziz eta zabalduz joan den ekimena da, apurka-apurka liburu eta diskoez harago, euskal kultur eragileen topagune bihurtu da. Gaur egungo azoka ez da liburuen eta diskoen azoka bat soilik, euskalgintzaren eta euskal kulturaren bilgunea da, euskaldunen eta kulturzaleen ezinbesteko topalekua.

Image

Lekukoaren ezkutuko mezua

Aurtengo mezuaren egileak, Lorea Agirrek, plazaratu du, Urepeletik Bilbora eskuz esku lekukoaren barnean iritsitako mezua.

Gu euskahaldunak gara dokumentala

Korrika Kulturala

Fausto
Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Gosariak
...

Ibilbidea

Hasiera jaia

Amaiera jaia

Hemen dituzue Ikastolen Elkartearekin batera 19. KORRIKArako landu ditugun unitate didaktikoak.

Hemen dituzue AEKn euskaltegietarako prestatu ditugun 21. KORRIKAren unitate didaktikoak