Trixerta Korrika44 Trixerta Korrika44
AEK-KORRIKAk eta Goiener Taldeak hitzarmena sinatu dute

AEK-KORRIKAk eta Goiener Taldeak hitzarmena sinatu dute

Bi entitateok lankidetzan aritzea adostu dute; hala, etorkizunean hainbat jarduera eramango dute aurrera elkarlanean, bion balio komunetan (jasangarritasuna, etika, euskararen aldeko sostengua…) oinarri hartuta.

Horren ondorioz, batetik, Goienerrek AEK lehenetsiko du bere langileen formakuntzari begira, baita normalizazioan zein bestelako alorretan ere (aholkularitza-zerbitzua, esaterako). Era berean, kontzientziazio-tailerrak eskainiko dizkie AEKideei, eta hitzaldi/tailerrak Praktikatu egitasmoetako teknikariei eta parte hartzaileei. Itunaren ondoriozko aukeraz baliatuta, AEK-k zenbait unitate didaktiko sortuko ditu energiaren inguruan, baita Goienerrek euskararen erabileran izan ditzakeen behar pedagogikoan laguntza eman ere.

Bestetik, Goienerrek KORRIKAren babesleetako bat izaten jarraituko du: euskararen aldeko ekimenaren petoetan agertuko da energia kooperatibaren logotipoa. Halaber, Goienerrek salmenta erraztuko du bere bazkideen artean, eta kilometroren bat babestuko du.

Amaitzeko, azpimarratzekoa da harreman honek ez duela etekin ekonomikorik lortzeko asmorik, baizik eta, soilik, bi erakundeen arteko prestasuna areagotzea eta elkarlana sustatzea.

Irudian, AEK-KORRIKAko Ane Elordi eta Aitziber Balantzategi, eta Goinerreko Jokin Castaños eta Maite Solaguren

HARRO HERRI!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!