Trixerta Korrika44 Trixerta Korrika44
Aurten, baietz 11.000 Korrika Laguntzaile!

Aurten, baietz 11.000 Korrika Laguntzaile!

23.KORRIKAk hainbat erronka ditu, tartean, 11.000 KORRIKA Laguntzailedun sarea osatzea. KORRIKA ekimen erraldoia eta jendetsua bada ere, norbanakoaren alea eta ekarpena beharrezkoak dira. Bakoitzaren ahalegin txiki horrek egiten gaitu erraldoi.

Korrika Laguntzaileak KORRIKAren zutabe nagusietako bat dira. Aurten ere laguntza bera eskatzera gatoz; hau da, 23. KORRIKAren Korrika Laguntzaile izan zaitezen nahi dugu. 15 euroren truke, edizio honetako pina eta txartel birtuala* jasoko dituzu, eta abantaila andanaz gozatzeko aukera ere izango duzu: hainbat dira abantailak eta deskontuak, astero zozketetan parte hartu (300 sari baino gehiago banatzen ari gara). Eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Ez dugu ahaztu behar bide luzea dugula aurretik. Administrazioei dagokienez, esan behar dugu euskaltegi eta gau-eskolei bideratzen dizkieten baliabideak ez direla nahikoak oraindik ere. Hala, KORRIKAren helburu garrantzitsuenetako bat da euskalduntze-alfabetatzerako bitartekoak eskuratzea. 23. KORRIKAk jasoko duen dirua, beraz, Euskal Herri osoko gau-eskolei eta euskaltegiei laguntzeko erabili nahi dugu.

 

Izan zaitez laguntzailea eta HARRO HERRI! Eta Laguntzailea bazara, lagundu informazioa lau haizeetara zabaltzen. Eskerrik asko!

 

* Edizio honetan, KORRIKAren telefonorako aplikazioan izango duzu zeure txartel birtuala

 

 

 

Aurten, baietz 11.000 Korrika Laguntzaile!

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!