Trixerta Korrika44 Trixerta Korrika44
Badatoz Ar Redadeg eta Sprochrenner Korrika Ahizpak!

Badatoz Ar Redadeg eta Sprochrenner Korrika Ahizpak!

Gaur, maiatzak 17, abiatuko da Ar Redadeg ekimena, bretoieraren aldeko Korrika Ahizpa, eta AEK-KORRIKAko kideok ere bertan parte hartuko dugu: maiatzaren 20an, astelehenarekin, Sant-Stefan-Brengoloù / Saint-Étienne-de-Montluc herrian, 746.kilometroan.

Hizkuntza gutxiagotuen aldarrikapena eta biziraupena bermatzeko ezinbesteko ekimenak ditugu KORRIKAren Ahizpak. Baionan, 23.KORRIKAren bukaeran, gure artean La Passem eta Ar Redadegen ordezkariak izan genituen, eta orain, Euskal Herri Harroari dagokio sostegua ematea. Beraz, aukera izanez gero, animatu eta batu Ar Redadegera harrotasunez! 

Hilaren 25era bretoieraren aldeko lekuko eskuz esku, eta kilometroz kilometro ibiliko da, Morlaixera iritsi arte.

Era berean, gaur ere Alsazieraren aldeko Sprochrenner ekimenak harrotasunez ekingo dio bere hiru eguneko ibilbideari. Informazio gehiago hemen.

HARRO HERRI! 

(AEK-KORRIKAko kideak Redadeg-en parte hartzen, artxiboko irudia)