Trixerta Korrika44 Trixerta Korrika44

AEK-KORRIKA Patani herrialdeko delegazio batekin bildu da

AEK-KORRIKAko eledunak Patani herrialdeko delegazio batekin bildu dira, esperientziak partekatzeko xedearekin.

Patani herria, administratiboki, Tailandiaren parte da egun. Hizkuntza propioa dute; baina hainbat zailtasun eta errepresioen ondorioz, eta gatazka etniko-erlijioso bortitz bat dela medio, desagertzeko zorian dago. Helduek hitz egiten dute, baina patani hizkuntzak ez du inolako aitortza ofizialik, eta eskoletan ere ez da irakasten. Horrez gain, ez du batuaren parekorik, eta transmisioa oso zaila da.

Hala ere, ahalegin handia egiten ari dira beren hizkuntzari eusteko; eta, besteak beste, hizkuntza gutxitua duten herriekin harremanetan jartzen ari dira. Horregatik bildu nahi izan dute AEK-KORRIKArekin, Euskal Herriak euskararekin duen esperientzia zuzeneko ezagutzeko.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Hainbat KORRIKA denda zabalik!

Dakizuenez, hainbat dira KORRIKA arropa erosteko aukerak. Online denda ez ezik, AEKren euskaltegietan ere eskura dezakezue. Gainera, hiriburuetan -Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea- eta zenbait herritan Korrika dendak zabalik daude. Ordutegiak eta informazio guztia hemen eskuratu ahalko duzue.

Gainera, denda fisikoetan arropa erosteaz gain, Korrika Laguntzaile ere egin zaitezke eta abantailez gozatu.

 Edizio honetako banderola ere salgai dago (5 euroan), etxeko leihoak eta balkoiak dotore-dotore eta harrotasunez apaintzeko. Harro Herri! 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

BADON* opera garaikidearen estreinaldia abenduaren 1ean

23. KORRIKA badator! Eta berarekin batera, Korrika Kulturala!

Edizio honetan Korrika Kulturalaren ekitaldi nagusia BADON* izango da, KORRIKA-AEK Kultur Sorkuntzarako I. Bekaren irabazlea, alegia.

Abenduaren 1ean estreinatuko da Gasteizko Printzipal Antzokian, 19:30ean.

Sarrerak 10 euroan salgai egongo dira (Korrika Laguntzaileak, 8 euro) leihatilan eta Printzipal Antzokiaren webgunean.

Zer da BADON*?

Opera garaikide bat da. Hausnarketa-ikerketa-sorkuntza prozesu kolektibo eta kolektibizatu baten emaitza eta sinergiak eta diziplina arteko zubiak eraikiko dituenak.

Formatuari dagokionez, baliabide bisualek (argia, bideoa), zuzeneko musikak (organikoa eta elektroakustikoa) eta baita mugimenduak, literaturak eta bertsoek ere osatuko dute BADON* unibertsoa.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

23. KORRIKAk herri oso baten harrotasuna erakutsiko du Irundik Baionarat

AEK-k antolatuta, euskararen herria zeharkatuko du 23. KORRIKAk martxoaren 14tik 24ra, Irundik Baionarat. Aurtengo leloa “Harro Herri” izango da, euskal komunitateak euskararekiko sentitzen duen harrotasunaren adierazle eta erakusle. Omendua, bestalde, Azterketak Euskaraz kolektiboa izango da.

KORRIKAren 23. edizioaren aurkezpen-ekitaldia egin du gaur goizean AEK-k, Donostiako San Telmo Museoan. Bertan, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak aurtengo mezua, iruditeria eta leloa erakutsi ditu. Halaber, azken horri jarraikiz (“Harro Herri”), KORRIKA honen “bidelagunak” ere bildu dira ekitaldira, eta argazki jendetsua atera dute euskal komunitatearen indarra eta harrotasuna erakusteko.

Oraingo honetan, euskararen aldeko mobilizaziorik handiena Irunen hasiko da, martxoaren 14an; eta, hamar gauren eta hamaika egunen buruan, Baionan amaituko da, Lapurdiko hiriburuan. Han, lekuko barruko mezu sekretua irakurtzeaz gain, egun osoko jai-egitarauaz gozatzeko parada izango da.

Harro Herri

AEK-k aurkezpen-ekitaldian gogorarazi bezala, «aurreko edizioko parte-hartze masiboak argi utzi zuen gure hizkuntzaz harro gaudela eta guztion artean komunitate sendoa osatzen dugula. Oztopo guztiak gainditzeko gai den herri harroa, eta harro KORRIKAn». Hala aitortu du Aitziber Balantzategi AEK-ko Artezkaritza-kontseiluaren lehendakariak eta KORRIKA batzordeko kideak:«KORRIKAk herri-aldarri alai eta tinkoa izan nahi du, eta, oraindik ere, aurreko KORRIKAko indar-erakustaldia oso iltzatuta dugu begiradan».

Halere, harrotasun hori konformismoarekin ez nahasteko azpimarratu du Balantzategik. Era berean, erakundeek euskararen normalizazioan duten «ardura garrantzitsua» ekarri du gogora: «Herritarren ahaleginaz batera, hizkuntza-politika ausartagoa eta inbertsioak egin behar dituzte». Bien bitartean, orain arte bezala, KORRIKAk jasoko duen dirua euskararen normalizaziora bideratuko da Euskal Herri osoan.

Aurtengo omendua bada herritarren ahalegin horren adierazle bikaina, Ipar Euskal Herriko Azterketak Euskaraz kolektibo gaztea, hain zuzen ere, Frantziako Estatuko hizkuntza-legeari aurre eginda baxoa eta brebeta euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen duena. Ane Elordi Alburquerque KORRIKA koordinatzaile nagusiak adierazi legez, «gazte hauek, beren ikasketen une oso erabakigarrian, herritar euskaldun gisa dagozkien hizkuntza-eskubideak aldarrikatzeko hautua egin dute, beren notak eta etorkizun akademikoa kaltetuak izango direla jakitun». KORRIKAk eskainiko dien omenaldia haien egoera ezagutzera emateko bozgorailu izateko esperantza aipatu du Elordik.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Nafarroako Ikastolen Elkarteak bere denda utziko dio KORRIKAri

Nafarroako Ikastolen Elkarteak bere denda utziko dio KORRIKAri materiala saltzeko

Hitzarmen sinaduran Josu Reparaz (Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria) eta Asier Biurrun (Nafarroako Korrika arduraduna).