Trixerta Korrika44 Trixerta Korrika44

Nafarroako Ikastolen Elkarteak bere denda utziko dio KORRIKAri

Nafarroako Ikastolen Elkarteak bere denda utziko dio KORRIKAri materiala saltzeko

Hitzarmen sinaduran Josu Reparaz (Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria) eta Asier Biurrun (Nafarroako Korrika arduraduna).

Bizkaiko KORRIKA batzordeko kideek ere babesa adierazi diote larunbateko manifestazioari

KORRIKAk ere bat egiten du euskararen aurkako oldarraldia salatzeko manifestazioarekin, eta dei egiten du bertan parte hartzera.

Irudian, Bizkaiko KORRIKA batzordeko kideak.

Larunbatean (azaroak 4), denok Bilbora! 17:00etan, Euskaldunatik.

KORRIKA podcastaren atal berria, eskuragarri

Podcasten bidez, KORRIKA bakoitzeko zertzelada eta pasadizo nagusiak jaso nahi izan ditugu, edizioz edizio.

23. KORRIKA hasi baino lehen, 22. edizioaren nondik norakoak entzun nahi? Bada, atal berria eskuragarri dago hemen!

Guztira, 23 audio-fitxategi dira (atarikoa + 22. KORRIKAra arteko podcast bana), eta horien transkripzioak ere eskegi ditugu. Webgune honen KORRIKATEKA (multimedia) atalean topatuko dituzue.

"...mila eta bat istorio daude edizio bakoitzaren atzean... Gurekin batera errepasatu nahi dituzu? Podcastetatan egongo gara zuen zain!"

Urriaren 31ra arte dago zabalik da KORRIKA-AEK Kultur Sorkuntzarako II. Bekarako lanak aurkezteko epea

Apirilaren 18an aurkeztu zuenez, AEK-KORRIKAk abian du Kultur Sorkuntzarako II. Bekarako lanak aurkezteko deialdia; eta epea urriaren 31ra arte egongo da zabalik.

Euskal sortzaile ororentzat da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute. Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 24. KORRIKAko Kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2025eko azarotik 2026ko apirilera, hain zuzen.

Ane Elordi Alburquerque KORRIKAren koordinatzaileak aurkezpenean adierazi zuenez, «ezaguna AEK-KORRIKAk euskaren berreskurapena eta normalizazioa duela helburu, eta horrekin batera euskal kulturaren sustapena ere bai. Horren adibide argiak dira KORRIKA bera, eta bere inguran antolatzen diren ekimen kulturalak, Beka honen emaitzak barne».

(Argazkian: BADON* proiektuko kideak, I. Bekaren irabazleak, Ane Elordi Alburquerque KORRIKAren koordinatzailearekin).

Informazio gehiagorako: https://www.korrika.eus/eu/korrika-kulturala/beka

Bekaren oinarriak azaltzen ditu Elordik bideo honetan:

 

Lekukoa, Gorritiren eskuetan

KORRIKAren lekukoa. Remigio Mendiburu artistak diseinatu eta egin zuen 1980. urtean. 1988 arte pieza hau ibili zen Euskal Herrian barrena, edizio guztietan. Egun, artelana,  Donostiako San Telmo Museoaren erakusketa iraunkorrean dago ikusgai.
 
1988az geroztik, Juan Gorriti eskultoreak eginiko kopia da herriz herri dabilena. Eta, ohiturari jarraiki, aurtengo udan, KORRIKA ikasturtearen aurretik, artistaren eskuetan egon da lekukoa, prest eta txukun uzteko. 
 
Argazkian, Ane Elordi KORRIKA arduradunarekin batera.
 
KORRIKA badator