Trixerta Korrika44 Trixerta Korrika44
ZAPIAIN sagardotegiak eskainiko du KORRIKAren bukaera bestako sagardoa Baionan

ZAPIAIN sagardotegiak eskainiko du KORRIKAren bukaera bestako sagardoa Baionan

Datorren igandean Baionan ospatuko den KORRIKAren bukaera bestan ZAPIAIN sagardoa dastatzeko aukera izango dute bertaratuko diren euskaltzaleek, Astigarragako sagardotegiarekin sinatutako akordioari esker. Ateratako irabazi guztia KORRIKA babesteko erabiliko da.

ZAPIAIN SAGARDOTEGIAk hainbat urte daramatza euskararen aldeko ekimen ezberdinak lagundu eta babesten, horien artean baita KORRIKA ere. Izan ere, sagardoa aintzinatik euskal kulturari eta hizkuntzari oso lotuta dagoen edaria da. Ion Zapiain sagardotegiko arduradunaren esanetan, "sagardoa ez da soilik produktu bat, kultura eta hizkuntza ere bada, gure herrian hainbat mendetan oso errotua egon den edaria". Hizkuntzak bezala, sagardoak ere gorabehera asko bizi izan ditu historian zehar, eta azken mende erdian berreskuratze ahalegin handiak egin dira, bereziki 1970. hamarkadatik aurrera, euskararekin bezala.

"Ordutik, gure etxeak euskararen aldeko ekimen ugari babestu ditu, euskararen, ikastolen eta euskal kulturaren aldeko festetan parte hartuz, besteak beste. Gure eguneroko hizkuntza euskara da, eta geure sagardoa nazioartera daramagunean ere gure kulturaren zati batek bidaiatzen du botila horien barruan", gaineratu du Zapiainek. "Aurten ere, aurreko edizioetan bezala, 23.KORRIKAri gure babesa adierazi nahi izan diogu, eta igandean Baionan ospatuko den festara gure sagardorik onena eramango dugu, jendeak bertan dastatu ahal dezan". Hain zuzen, urre koloreko etiketa eta "premium" kalifikazioa duen Euskal Sagardoa zerbitzatuko da Lapurdiko hiriburuan.

ZAPIAINek KORRIKAko amaiera festan eskainiko duen sagardoa 2023ko uztan jasotako bertako sagarrekin egindakoa izango da, eta Euskal Sagardoa jatorri deituraren baitan kalifikazio altuena jaso duena. Horregatik dei dakioke "premium" eta eraman dezake urre koloreko zigilua. Izan ere, Zapiainen esanetan, "ekimen honek sagardorik onenarekin ospatzea merezi du". Honela, Baionan ZAPIAIN sagardoaren salmentatik ateratako irabazi guztiak KORRIKAra bideratuko dira.

Zapiain ere HARRO HERRI!

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!